Italia
Hiriburua: Erroma
Hizkuntza Ofiziala: Italiera
Gobernua: Errepublika
- Presidentea: Giorgio Napolitano
Dirua: Euroa (€)
Biztanleria: 60 milioi biztanle
Itaila antzina munduko inperio handi eta boteretsuenaren erdian kokatuta zegoen, erromatar inperioaren erdian hain zuzen ere. Hori dela eta, lurralde osoan zehar hainbat eta hainbat altxor arkitektoniko eta kultural aurkitu daitezke. erromatar inperioaren handitasunaren erakusgarri nagusi bezala.
Italiak arlo desberdinetan famatuak izandako hainbat utzi
dizkigu: Virgilio, Ovidio, Horacio, Livio, Cicerón, Maquiavelo, Boccaccio, Dante, Leonardo, Galileo, Giotto, Botticelli edota Miguel Ángel.
dizkigu: Virgilio, Ovidio, Horacio, Livio, Cicerón, Maquiavelo, Boccaccio, Dante, Leonardo, Galileo, Giotto, Botticelli edota Miguel Ángel.
Milaka erromatar ondare, tenplu eta jauregi bisitatu daitezke edonon,Alpeetan eskiatu dezakezue, elizarik ikusgarrienetan sartu, Errenazimentuko artelanik finenak ikusi eta Erdi Aroan sartuko zaituzten herrixketara joan zaitezkete.
Azkenik, bizitzan inoiz dastatu dituzuen eta jakirik gozoenak dastatuko dituzue hemen, Napoli eta Calabriako errezetarik gozoenekin hasita eta pasta ,saltsak eta, noski, ardo gozoena ahaztu gabe.
Erroma:
Erroma:
"Betiereko Hiria" deitutako honek, urte osoan zehar eskaintzen dizkigu turistoi ehunka aktibitate kultural eta baita aisialdiarekin lotutakoak.
Hiriak ikusteko milaka eta milaka gauza baditu ere, honako hauek ezinbestekoak dira, etxerako bidaia ekitean esan ahal izateko Erromako zati bat (beti geratuko zaigulako zer ikusi) ikusi dugula.
- Koliseoa, Domus Aurea (Hau da, Neronen jauregiak), Konstantinoren Arkua, Sant Angello gaztelua (Adrianoren mausoleoa eta zenbait aita santuren gotorlekua), Capitolino mendia, Eromako ondare etruskoak, erromatar foroa, Via Appia eta Caracallaren termak.
- Eta baita hain ugariak diren bere elizak.
Florentzia:
Errenazimentuaren jaiolekua, bere kaleak eta museoak zeharkatuz milaka altxor eta leku miragarri aurkituko ditugu.
- Ponte Vecchio, Medici-en jauregia, Signoria eta Galleria dgli Uffizzi, eta noski, bere katedral izugarria.
Venezia:
"Ubideen hiria" izenaz da mundu osoan ezaguna, baina baita ere bere inauteri famatuengatik.
- San Marcos katedrala, Dikeen jauregia, dorrea, bere ubideak, etab.
- San Marcos plazaren inguruan denetarik aurkitu dezakegu, baina benetako Venezian murgiltzeko hemendik aldendu beharra dago.
Parisekin batera mundu osoko moda agertokirik garrantzitsuena, markako hainbat dendarekin (oso garestiak).
- Milaneko katedrala, Antzerkia, Sforza familiaren gaztelua eta Vitorio Emmanuelle II.ren galeria.
Ponpeya, Napoles, Pisa, Asis, Verona, ...
Espainiar Enabxada Erroman: Borghese Jauregia, Largo Fontanella di Borghese,
19.- 00186 Erroma.
Espainiar Enbaxadorea: Luis Calvo Merino.
Espainiar Enbaxadorea: Luis Calvo Merino.
Enbaxadaren Telefonoa: 06 684 04 01.
Jaiegun Nazionalak:
Urtarrilaren 1a | Urteberria | Capodanno |
Urtarrilaren 6a | Epifania | Epifania |
Ez finkoa | Paskua | Pasqua |
Ez finkoa | Paskua astelehena | Lunedi di Pasqua |
Apirilaren 25a | Liberazio eguna | Liberazione |
Maiatzaren 1a | Lanaren eguna | Festa del Lavoro |
Ekainaren 2a | Errepublikaren eguna | Festa della Repubblica |
Abuztuaren 15a | Asuncion | Assunzione |
Azaroaren 11 | Santu guztien eguna | Tutti i Santi |
Abenduaren 8a | Inmakulada | Immacolata |
Abenduaren 25a | Eguberriak | Natale |
Abenduaren 26a | Estebanen eguna | Santo Steffano |
Abenduaren 31 | Urte amaieraren bezpera | San Silvestro |
No hay comentarios:
Publicar un comentario